Nire lanbide karreraren parte handi bat haur eta nerabeekin ihardutako lanarekin lotuta dago, zailtasun ezberdin eta arlo ezberdinetan. Belgikara heldu nintzenetik haur autista eta psikotikoak jasotzen dituzten bi instituziotan egin dut lan (gaur egun oraindik egiten dut lan hauetako batean). Arazo hauek haurraren sufrimenduaren adierazpenik gogorrena bezala har ditzakegu, bainan ez dira adierazpen bakarra. Haurrek zailtasunak aurki ditzakete euren garapenean, besteekiko erlazioetan, eskolan.
Nerabezaroan bizitzari buruzko gaiek garrantzia handia hartzen dute gazteen bizitza emozionalean. Hazkuntzak dakartzan aldaketei esker, zenbait bizi-gatzaka berpizten dira. Familia askorentzat hau da elkar bizitzaren unerik gaitzena.
Norbere seme-alabarekin psikologoarengana etortzea zailtasun bat aitortzea da, ulertu nahi dugun sintoma baten existentzia onartzea da. Haur edo gazteari hizpidea emateak berarengan gertatzen diren prozesuentzat azalpen bat aurkitzen lagundu dezake haur edo gaztea.